4 feb 2014

AGATE DEUNA

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zuen sakelak.

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.


Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dogu gogoz.

Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.

Orain bai goaz alde egitera
Agur daitzugu gogotik,
Deun Agatena bitartez dala
ez dozu izango gerrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario