27 dic 2010

IZOTZ-ILARGIAK


Gaztela meseta, lautadak, muinoak, aranak, herriak, herriskak, askatasun galduak, ekonomia azpigaratua, hirurogei hamarkada

Aran haietariko sarbide batean kokatuta zegoen herria. Han bertan kontatuko dugun istorioa garatzen da.

Han non hara atzerritarrak etortzen zirenean, jendea begira geratzen zitzaienean, non errepideak, bideak beharrean lokatzak izaten ziren, non azken batez, zibilizazioa betidanik urrunetik igaro zen.

Hara negua iritsi zenean, benetako negua zen, baina, bertokoei baldintza metereologiko horiekin bizitzeak ez zien minik ematen, aspalditik horrela bizitzen ohituta izan ziren eta.

Negu haiek nahiz eta bereziak ez izan, heltzen zirenean denetariko opariak zekartzan, hau da, hotza ez ezik euri, haize, antzigar, ihintz, laino ere ekartzen zituen. Esan behar da han apenas elurtzen duela, itsas mailari dagokionez hain altua ez baitzen.

Hala ere, hotza elementu klimatologikorik gogorrena zen. Zenbat eta oskarbiago izan, orduan eta gogorragoa zen. Hain krudela zen non jendearen azala motzen baitzuen, dena dela, indar handiz jotzen zuenean hotzak, hango soroak izara zuria bihurtzen ziren.

Hain hotz izan arren hango umeteria kalean aritzen zen denbora osoa, eta oporraldietan ia ia, egun osoa. Bazirudien kalean bizi izaten zirela ume guztiek. Hori dela eta kalean egoteak ez zien inoiz beldurrik ematen, ez zuten ostoporik kaleratzeko.

Gabonetan beste denboraldietan bezala umeek bazeuzkaten beraien jolasak. Negukoek zerikusi handia zuten naturarekin, beraz, neguko haietariko bat zen izotz-ilargienak

Zertan zetzan jolas hura? izotz zati batez ilargiak egiten zetzan jolasa.

Egun haietan bazegoen taldeko bat, ohetik altxatzen zen lehenengoa, hala, ikus zezakeen nolako eguna zertorzkien. Ona bazen taldeko etxez etxe joaten zen ezagututako gudako ohiua errepikatuz: Badaukagu izotz, badaukagu izotz, hori zen esaten zutena laster kaleratxeko.

Apenas gozaldu gabe, ziztu-bizian irteten ziren etxeetatik, hori bai, kaleratzen zirenean, hotzetik babesteko ileraino jantzita ibili ziren. Momentu haietan ez zitzaien inporta herriko kale guztiak izoztuta zeudela, haiek bazekiten non zapaldu behar zuten , nondik potxingoak eta kaleak gurutzatu behar zituzten, busti edo irrista ez zitezen.

Korrika joaten ziren batzen zuten lekura, kaleak zeharkatzen zituzten berain tresnak eskuetan zeneramatzelarik, berehala lekura heltzeko.

Tokia, non kaleek izena galtzen zuten, herriko mutur batean zegoen. Hantxe bertan negu-zinema zegoen eta bere atzeko partean euri-urek sortu zuten aintxiratxua.

Leku horrek ez zeukan sartzerik hesituta baitzegoen, hori dela eta, mutilek pareta jauzi egin behar zuten kaleaz beste aldera alilegatzeko, ekintza hori zen egunero bete behar zutena. Hori egitean, noizean behin zinemaren jabeak ikusten zituen saltsaren erdian, dena dela, jabeak, ezikusiarena egiten zuen gehienetan.

Aintzirak ez zeukan ur sakon handirik, metro erdi bat sakonera besterik ez zeukan, bere azalera ere ez zen hain handi, baina, haiek erabili nahi zutenerako, nahikoa zen.

Etorri orduko lanari ekin zioten, horregatik han zeuden harri-pila batean soberatzen zitzaien, edonola, arropa guztia uzten zuten. Hurrengo pasua inportanteena zen. Zertan zetzan hori? Aintziraren izotz lodiera neurtzean zetzan, hori egitean, nondik, non, edo noraino zapaldu behar zuten izotza jakingo zuten. Dena dela, neurriak hartu arren, norbait arretaz ez izateagatik pentsatu zuen baino lasterrago, uraz blai, joan behar zuen etxera.

Goizeko une hartan prest zeuden bere eguneroko iharduera egiteko. Bere lana nahiko antolatuta zegoenez, ez zen beharrezkoa denok gauza bera egitea, baizik eta ekinza hartan nork bere ardura behar baitzuen.

Hala, alde batetik izaten ziren tomateko lata hutsak kokatzen zituztenak, beste alde batetik, aintziran sartzen direnak, eta azkenean izaten ziren izotza ere antzatzen zirenak.

Ilargiak egiteko izotz ez ezik tomate lata hutsak ere erabiltzen zituzten, horren ondorioz, latekin ilara luze bat egiten zuten pareta batetik hurbil, non eguzkiak indarrez jotzen zuen.

Geroxeago trebeenak, edo, hobeto esanda, gomazko botak zeuzkatenak hurbildu eta sartzen ziren uretan, han oreka galdu gabe, tresna gogor samarraz baliatzen zuten izotza zatitzeko. Apurtutako parte haiek eramanak ziren aintzirako bazterreraino, han izotza jasotzeko itxaroten zeuden beste mutil batzuek. Eskuak besterik ez zuten erabiltzen materiala garraiatzeko.

Beraien helburua lortzeko zehaz-mehaz neurtu behar zuten, beraz, lortutako izotz zatiak laten diametroa baino handiadoak izan behar zuten. Lata banatan kokatzen zuten materiala, eta iharduera hori bukatzen zen ea lata guztiek bere izotzaren puska zeuzkatenean.

Hori egin ondoren esertzen ziren harri batzuetan jelari begira nola eguzkiaren izpiek urtzen zuten izozta, hori zen haientzat momenturik interesgarriena.

Minutuak pasatua ahala eguzkiaren izpiek izotza ur bihurtzen zuten, batez ere, latekin ukitzen ez zutenak, haren ondorioz, hori gertatzen zenean, laten gainean zeuden zatietatik forma borobilak sortzen ziren,

Forma horiek Izotz-ilargiak delakoak ziren.

Nolakoak dira? Batez ere borobilak, borobilak sortu behar izaten zuten arikeka ondo egiten bazuten.

Eskularru barik hartzen bazuten, laster nabaritzen ziren izoztuak zuedela, hango ura garbia izan bazen, guztiz gardenak sotzen ziren, edo, urrunetik begiratzen bazieten itxura eder zeukaten.

Lehen aipatutako ezaugarriei beste bat gehitu beharko zaie, isladaspenenena.

Izotz-ilargi baten zehar begiratzen dutenean mutilek, hari iristen zitzaizkien eguzkiaren izpiak ortzadar bat bihurtzen ziren.

Eguzkiak urtzen zituenean ilargi guztiak ekintza bukatutzat hartzen zuten mutilak.

Bazkaltzeko orduan itzultzen ziren herrira etxera, txantxak eginez, edo arratsaldean egingo zutenari buruz egiten zuten berba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario